Ibarrako jaiak 2019

Kirol pixka bat, festan bete-betean sartu aurretik

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 22a

Atzo hasi ziren Ibarrako sanbartolomeak, eta gaur trebezia kirolen plaza bilakatu da Emeterio Arrese.

Urteroko zita errepikatu dute askok, eta lehen aldiz bertaratu, beste hainbat. Jaietako hitzordu nabarmenenen atarian, kirolak hartu du sanbartolomeen lekukoa, eta 3x3 futbola, toka eta boloak protagonista izan dira, hau eta helduentzat.

Lauburu Kirol Elkartearen ardura izan da gaztetxoen 3x3 futbol txapelketa antolatu eta girotzea, eta kantxa txikiaren bueltan elkartu dira begirada gehien. Ikusleen artean nahastu dira animo oihuak, eta baita entrenatzaile lanetan jarri nahi izan dutenenak ere, eta partida labur eta bizi-biziak jokatu dituzte parte hartzaile gehienek, txapelaren bila. Guztiek irabazi dute txapelketako elastikoa.

Eta, kantxaren aldamenean, Ibarra Kirol Elkarteak antolatuta, haurrentzako nahiz helduentzako toka eta boloak izan dira, norbere trebezia proban jartzeko.

Arratsaldetik aurrera, Ibarran ukitu egin ahal izango da jai giro betea, eta ez dute atsedenik izango igandera bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!