Ibarrako jaiak 2019

Ibarrako jaietan trafiko mozketak egongo dira

Tolosaldeko Ataria

Ibarrako Udalak trafikoan mozketak eta erregulazioak egingo ditu festek irauten duten bitartean, abuztuaren 21etik 25era.

Honakoak izango dira aldaketak:

  • Abuztuak 21, asteazkena: Erraldoien konpartsa dela eta, 12:15etik 13:15era eta 18:15etik 19:15era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 22, osteguna: Helduen danborrada dela eta, 19:00etatik 21:00etara Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 23, ostirala: Festa herrikoia dela eta, 12:00etatik 12:30era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 24, larunbata: Haurren danborrada dela eta, 11:30etik 12:30era Euskal Herria kalean.
  • Abuztuak 25, igandea: Koadrillen kalejira dela eta, 13:00etatik 14:30era.
  • Abuztuak 25, igandea: Piparraren erreketa dela eta, 00:00etatik 00:30era.

Udalak, aldez aurretik, barkamena eskatu du sortu daitezken eragozpenenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!