Donibane Garazira irteera antolatu du Bizi Nahi elkarteak

Ataria 2019ko abu. 19a, 14:19

Irailaren 7rako antolatu dute irteera; bazkaltzeko Auritzen hartu dute lekua, eta arratsaldea Iruñean pasako dute.

Egun osorako irteera antolatu dute irailaren 7rako Ibarrako Bizi Nahi elkartekoek. 09:00etan aterako da autobusa Ibarratik eta lehen geldialdia Donibane Garazin egingo dute. Han bertan hamaiketakoa egingo dute eta herria bisitatu ostean, Orreaga ikusteko tartea hartuko dute.

Eguerdian, Auritzen hartu dute bazkaltzeko lekua, Loizu jatetxean. Bazkalostean, Iruñean geratuko dira eta denbora librea izango dute hiria bisitatzeko.

Izen emateak abuztuaren 26an zabalduko dituzte eta elkartean bertan egin beharko da; bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek 30 euro.

Elkarteko jaiak

Irailaren 12tik 15era bitarte Bizi Nahi elkarteko jaiak ospatuko dituzte. Azken egunean, irailaren 15ean, bazkaria egingo dute Ibarrako Eluska jatetxean eta 25 euro ordaindu beharko dira. Bestetik, irailaren 13an elkartean bertan afaria antolatu dute 15 euroren truke. Bi otordu horietara apuntatzeko aukera ere irailaren 26an zabalduko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!