Udaltzain berriak ditu Ibarrak

Ataria 2019ko abuztuaren 19a

Gaur dute lehen lan eguna Ibarrako udaltzainek; hasiera batean, herria ezagutzen ibiliko direla esan dute udaleko kideek, eta herritar ororen laguntza ongietorria izango dela.

San Bartolome jaiak ate joka diren honetan hasi dira lanean Ibarrako bi udaltzainak, Oskar eta Josu. Ibarrako Udalak 2017ko uztailean ekin zion bi udaltzain lanpostu jabetzan betetzeko lehiaketa-oposizioaren deialdiari, eta tramite guztiak amaitu berritan, gaur hasi dira udaltzain berriak Ibarrako kaleetan lanean. 

Udalaren aukeraketa frogak bete eta gainditu ondoren, Arkaute Akademian igaro dituzte azken hilabeteak beharrezko formakuntza jasotzen eta euren opor egunak bete ondoren, herriko jaietarako prest dira langileak. 

Hasiera batean herriaren ezagutza egingo dutela aurreratu du udalak, herriko gune desberdinak identifikatzeko. Bide horretan, herritarren kooperazioa ongi etorria izango dela nabarmendu dute.

Aurrera begira, Udaltzaingoaren zereginak une bakoitzean ezarritakoak izango dira, bereziki, honakoak: udaleko agintariak eta ondasunak babestea, hiritarren segurtasuna eta babes zibila, mugikortasuna eta bide-segurtasuna, polizia administratibo eta judiziala eta bestelako eginkizunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!