2019/08/22 09:00
Kirolaren eguna
09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.
10:00. Haurrentzako 3x3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu KE-ren eskutik.
10:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:00. Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartean.
11:00. Haur eta gaztetxoentzako toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:30. Xake gunea: Bat-bateko xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, xake erraldoia, eta abar, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Xake Elkartearen eskutik.
17:30. Pilota partidak Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik: Emakumeak: Espinar-Arrillaga / Larrarte-Mendizabal. Gizonak: Labaka-Beloki / Elola-Telletxea.
18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.
19:00. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
23:30. Nizuri Tazuneri eta Modus Operandi taldeen kontzertuak, San Bartolome plazan.
Afalostean. Helduen danborradaren kalejira herrian zehar, Iraunkorrak txarangarekin batera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?