Oporretan Euskarazen eta Gaztezuloko udako eskaintzetan parte hartu duten haur eta gaztetxoentzat, udaleku amaierako festa antolatu dute. Bihar izango da 11:00etatik aurrera. Ordu horretan, haurrek ur jolasak egingo dituzte eta gazteek giza kurling erraldoia izango dute. 12:30ean, denek batera ur txirristan jolasteko aukera izango dute. 14:00etan bazkaria izango dute Ibarrako Gaztetxearen eskutik, eta ondoren, 15:30ean, apar festarekin amaituko dute eguna.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?