Ibarrako San Inazio auzoko jaien egitaraua

Ataria 2019ko uztailaren 17a

Uztailaren 27tik 31ra lau eguneko jai egitaraua osatu dute.

Egitaraua

Uztailak 27, larunbata

  • 11:00. Jaien hasiera.
  • 11:00. Aterkiak birziklatzeko tailerra.
  • 16:00-18:00. Haurrentzat jolasak.
  • 21:00. Herri afaria. Afaria norberak eraman behar du. Edaria eta kafea festa batzordeak jarriko du. Gaur amaitzen da izena emateko epea Bizi Nahi eta Gaztelubide tabernetan.
  • Ondoren, musika DJ Andoniren eskutik.

Uztailak 28, igandea

  • 12:00. Herri kirol erakustaldia, Ibarrako sokatira taldearen eskutik.

Uztailak 30, asteartea

  • 21:00. Herri afaria. Norberak eraman behar du guztia. Aulkiak eta mahaiak festa batzordeak jarriko ditu.
  • Ondoren, musika auzoko DJaren eskutik.

Uztailak 31, asteazkena

  • 09:00. Meza.
  • 11:00. Pintxo dastaketa.
  • 14:30. Auzo bazkaria. Norberak eraman behar du guztia. Mahaiak eta aulkiak festa batzordeak jarriko ditu.
  • Ondoren, musika auzoko DJaren eskutik.
  • Azkenik, jai amaierako traka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!