Hilaren 21a izango da danborradan izena emateko azken eguna

Ataria 2019ko uztailaren 10a

Ibarrako abuztuko San Bartolome jaietako helduen danborradan izena eman nahi duenak, uztailaren 21a baino lehen egin beharko du. Danon Txokoa, Txumitxa, Atari eta Zubiaurre tabernetan apuntatu daiteke. Entseguak abuztuaren 19an eta 20an 20:15ean izango dira plazan, eta abuztuaren 22an, 17:15ean, Azkue auzoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!