"Reala egon naitekeen lekurik onena da. Etxean bezala sentitzen naiz”

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Xabi Alonso Realeko bigarren taldearen entrenatzaile bezala aurkeztu dute gaur arratsaldean Zubietan.

Xabi Alonsoren adierazpenak aurkezpen ekitaldian:

“Entrenatzaile bikainak izan ditut eta guztiekin zerbait ikasi dut, baina gero bakoitzat estilo propioa daukagu”.

“Erronka handia da baina prest nago. Helburu nagusiena Sanseko jokalariak hazten joatea da, lehenengo taldetik pauso batera daude eta".

“Urte asko kanpoan eman eta gero aldaketa bat nahi nuen. Ardura handia da baina jokalariei laguntzeko prest nago”.

“Oso pozik nago. Erronka hau ilusio handiarekin eramango dut”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!