V. Usakume Tiroketa jokatuko da larunbatean Ibarran. 4.300 euro banatuko dituzte saritan, horietatik 2.300 euro dirutan. Lehen hamarrek izango dute saria, eta 11.etik 40.erakoek oroigarria jasoko dute. Lehen erretirodunak, lehen emakumeak eta lehen juniorrak ere saria izango dute. Izena bertan eman ohi da.