Gimnastikako uda kanpainak ateak zabalik ditu

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 26a, 11:56

Belabieta Gimnastika Taldeak Uda Kanpainako lehen asteari amaiera eman dio. Ekainak 21ean agurtu zituzten gimnastak diploma, medaila eta merienda goxo batekin.

Lehen asteko parte hartzaileak ondorengoak izan ziren: Lucia Gastearena, Naroa Calvo, June Martinez, Lorea Martinez, Uxue Estibariz, Uxue Echarri, Maddi Iguaran, Inko Oruesagasti, Maddi Gurrutxaga, Inge Errazkin, Laida Garmendia, Irati Legarra, Aroa Daguessar, Lur Iribar eta Saioa Lopez.

Belabietatik eskerrak eman dizkie Sonia Garciari, egindako lanagatik: "Aurtengo Uda Kanpainako diplomak prestatu dizkigu, izenak eskuz jarriz. Berarekin harremanetan jartzeko garciasonia.n@gmail.com korreoaren bitartez eta egindako beste lanak ikusteko @kukamagic Instagram kontuan".

Azkenik, gogoratu dute beste bi asteetan zehar Uda Kanpaina izango dela Ibarrako Kiroldegian, 10:00etatik 12:00etara. Aste bakoitzaren prezioa 20€koa da eta oraindik aukera dago izena emateko. Harremanetan jartzeko 657 71 95 33 (Laura), 688 86 33 63 (Aintzane) edo 662 12 54 97ra  (Saioa) deitu behar da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!