Unai Iribar, bigarren XLII. Jose Mari Anza Memorialean

Ataria 2019ko ekainaren 25a

Lehendakari torneoko txirrindularitza proba jokatu zen atzo Tolosan, XLII. Jose Mari Anza Memoriala, San Joan jaien barruan. Laboral Kutxako Unai Iribar ibartarra bigarren helmugaratu zen.

Irabazlea Lizarte taldeko Carlos Ruiz izan zen, Gazteluko gainean ihes egin eta Tolosako helmugara bakarrik iritsi ondoren. Atzetik taldetxo bat iritsi zen, eta horietatik azkarrena izan zen Iribar. Hirugarren postua Baque-Ideus-BH taldeko Jon Agirrerentzat izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!