Gaizka Maizak Leyma Basquet Coruña taldean jokatuko du

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Joko antolatzaile ibartarrak, bi urterako kontratua sinatu du talde galiziarrarekin. Azken bi urteetan, Donostiako GBC taldean aritu da.

Talde donostiarra, Endesa Ligatik Urrezko Leb Ligara jaitsi zen aurtengo denboraldi amaieran. Hain justu, bigarren maila horretako taldea da Leyma Basquet Coruña. Aurrez, Gipuzkoako talde ezberdinetan aritutakoa da Maiza.

2016-2017 denboraldian, Azpeitiako Iraurgi taldean jokatzen ari zela, Zilarrezko Leb Ligako bosteko onenean sartu zuten, eta Urrezko Leb Ligara igotzea lortu zuen. Azken bi denboraldietan, berriz, Donostian aritu da.

Maizak, sare sozialen bitartez, eskerrak eman dizkio talde galiziarrari, baita GBC osatzen duten guztiei ere:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!