Ioseba Mateos Galiziara

Ataria 2019ko ekainaren 19a

Larunbat honetan, ekainak 22, Ioseba Mateos Fortuna KE-ko igerilari ibartarrak parte hartuko du VIII. Batalla de Rande 2019 igeri zeharkaldian. Galizian, Islas Cies eta Isla de San Simon arteko 27 kilometroko distantzia egin beharko du, 7 edo 8 ordu inguruz. Proba hori estatu mailan bosgarren postuan dago zeharkaldi gogorren mailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!