Ekitaldi honekin kurtsoari amaiera eman zitzaion baina udan ere izango da aukera Ibarran gimnasia erritmikoaz disfrutatzeko. Izan ere, gaur hasten da Uda Kanpaina 2019 Ibarrako kiroldegian, 3 asteetan zehar gimnastikako ariketak, dantzak, jolasak, koordinazio eta erritmo ariketak, eta xingola, uztaia, mazoak, soka eta pilotarekin hainbat jarduera egingo dira.
- Ekainak 17tik ekainak 21era, 15:00-17:00
- Ekainak 24tik ekainak 28ra 10:00-12:00
- Uztailak 1etik uztailak 5era 10:00-12:00
Aste bakoitzeko prezioa 20 eurokoa da eta aste solteetan apuntatzea dago.
Informazio gehiago belabieta_ke@yahoo.es edo 657719533 telefonoan.
