Belabietako kirol eskaintzan ere, izen ematea irekita

Irati Saizar Artola 2019ko eka. 13a, 15:57

Ekainaren 21era bitarte zabalik izango da udako eskaintzetan izena emateko epea; gimnastika erritmikoan ere apunta daiteke.

Ibarrako Belabietako kiroldegian udarako prestatu dituzten eskaintzetan izena emateko epea zabaldu dute. Apuntatzeko azken eguna ekainaren 21a izango da.

Cycling ikastaroak, astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean izango dira, edo astearte eta ostegunetan joateko aukera egongo da, 09:00etan edota 19:30ean.

Mantentze gimnastikarako aukera ere zabalik da. Astelehen eta asteazkenetan 09:00etan hasita izango dira saioak, eta indartze ikastaroak astearte eta ostegunetan egingo dituzte, 18:30etik aurrera.

Azkenik, pilateseko ikastaroa antolatu dute. Hori ere astearte eta ostegunetan izango da, 18:30ean.

Kiroldegiko bazkide direnek 25 euro ordaindu beharko dute ikastaro bakoitzeko, eta bazkide ez direnek 35 euro.

BESTE AUKERA BAT

Ibarrako kiroldegian izango da beste aukerarik ere. Gimnastika erritmikoko udako eskaintza aurkeztu dute. Ekainaren 17an hasi eta, hiru astetan zehar, elkartzeko aukera egongo da kiroldegian bertan.

Ekainaren 6tik 21era, 15:00etatik 17:00etara izango da saioa; eta, ekainaren 24tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era, berriz, 10:00etatik 12:00etara izango dira. Egunero joan nahi ez duenarentzat, aste solteetan apuntatzeko aukera ere jarri dute. Aste bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da. Izena eman nahi duenak belabieta_ke@yahoo.es helbidera idatzi beharko du edo, bestela, honako zenbakietako batera deitu beharko da: 657 71 95 33 edo 688 86 33 63ra.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!