Bertsolariek alaitu dute eguerdia Izaskunen

Ataria 2019ko ekainaren 10a

Hamaiketakoaren ondoren, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariek lehen saioa egin dute bazkal aurretik.

Arratsaldean berriz ariko dira bertsolariak, 18:30etik aurrera, baina lehenago Alurr dantza taldearen emanaldia izango da Izaskunen. Dantza saioaren ostean goxokiak banatuko dituzte umeen artean eta 19:30etik aurrera Loatzo musika eskolako musika jotzaileen eskutik erromeria izango da Izaskungo festei amaiera emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!