Ibarrako Gazte Festetan, dantzan

Ataria 2019ko ekainaren 8a

Atzo lehertu zen Gazte Festei hasiera eman zien suziria. Eta atzo arratsaldean egin bezala, gaur ere, Alurr dantza taldeak ikuskizuna eskaini du plazan.

Goizean jolasak izan dituzte, eta arratsaldean iritsi da dantzarien txanda. Alurr dantza taldeak bete du plaza, beraien dantzak eskainiz. Jarraian, merienda izan da bertaratutakoentzat.

Eta 21:00etako barrikotera bitartekoa elektrotxarangak alaitua izango da. 22:30etik aurrera hasiko da gainerako musika. Plazan ariko dira Rodeo, Ziakhus, Streetwise eta Kontuz! erromeriya, eta aldiz, gaztetxean, DJ Jotatxo.

Gaurko egunaren ostean, biharko eguna berandu esnatuko da Ibarran.

Ekainak 9, igandea
18:00. Gaztetxeko argazki zaharren erakusketa  eta pintxo-potea.
Jarraian. Kontzertu akustikoa gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!