Ekainaren 14a izango da bozetoak aurkezteko azken eguna

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 6a, 15:57

Ibarrako San Bartolome jaietarako programaren azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa amaitzear da.

2019ko sanbartolomeak gerturatzen ari direla eta, jai egitaraurako marrazkiak aukeratzeko lehiaketa egiten ari dira Ibarran. Gaia librea da, baina aurkeztutako lanek Sanbartolomeak 2019 esaldia eta Ibarrako armarria edo hori jartzeko lekua, behintzat, eduki beharko dituzte. Ezin da egilearen izenik edo bestelako adierazpenik idatzi, marrazkian bertan.

Ibarran bizi edo herrian bertan ikasten duten haurrek izango dute lanak aurkezteko aukera. Bi kategoriatan banatu dituzte: LH1etik LH6rako ikasleak eta DBH1ekoak eta DBH2koak. Elaborazio teknika librez egindako lanak aurkeztu behar dira. Marrazkien formatuari dagokionez, A4 neurrikoak izan behar dute eta orientazio bertikala edukiko dute.

Bozetoa gutun-azal itxi batean entregatu behar da eta egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoaren datuak jarri behar dira.

Lanak ekainaren 14a baino lehenago entregatu behar dira, kultur etxean. Abuztuan jakinaraziko dute, festa batzordeak izendatuko duen epaimahaiak hartuko duen erabakia, eta irabazleei aurretik jakinaraziko diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!