Getxo denboraldia borobilduz, txapela

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Belabieta Gimnastika Taldeko kideak asteburuan Getxon izan ziren, bertako Torneoaren VI. edizioan. K1 taldea txapeldun geratu zen.

Getxo Torneoaren VI. edizioan Belabietako kadete K1 taldea txapeldun geratu zen. Kadete A mailan, Inko Oruesagastik 2. postua lortu zuen uztaiarekin, eta Olaia Garziarenak 3.a kadete B mailan. Jubenil A mailan, Laia Ortiz 3. sailkatua izan zen zintarekin.

Hurrengo topaketa Belabieta Kiroldegian izango da. Ekainaren 14an kurtso bukaerako jaialdia egingo dute, eta bertan eskualdeko 140 gimnastak parte hartuko dute.

UDAKO KANPAINA

Bestalde, Belabieta Kirol Klubak martxan jarri du Uda Kanpaina. Ekainaren 17tik uztailaren 5era Ibarrako kiroldegian izango dira saioak, eta 5 eta 16 urte bitarteko neska mutilei zuzenduta dago. Hasi berriak nahiz aldez aurretik gimnastikan ibili direnak parte har dezakete. Informazio gehiago nahi duenak belabieta_ke@yahoo.es helbidera idatz dezake, edo 657 71 95 33 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!