Bihar bukatuko da Oporretan Euskarazen izena emateko epea

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 4a, 11:56

Oporretan Euskaraz 2019 udalekuak bi adin tartetan banatuko dira eta matrikula adin tarte horien arabera egin beharko da.

  • 2 -3 urte bitartekoak (2015 eta 2016an jaiotakoak), Uzturpe ikastolan egin beharko da matrikula. Informazio gehiagorako, 943 67 12 99 telefono zenbakira deitu behar da.
  • 4-10 urte bitartekoak (2009tik 2014ra bitartean jaiotakoak ). Matrikula ekainaren3tik 5era izango da eta honako bi bide hauen bidez egin ahal izango da:

Honako web orriaren bidez: http://sportmadness.com/oporrakeuskaraz/. Bide hau erabiliz gero, web orrian bertan txertatu beharko da argazkia eta osasun txartelaren irudia.

  • Txiribitu Aisialdi Taldearen lokalean (Arantzazu, 4), 17:00etatik 19:00ra.

Matrikula gauzatzeko izen-emate fitxa beteta, karnet tamainako argazkia eta osasun txartelaren fotokopia eramatea edo web orrian txertatzea beharrezkoa izango da.

Diru sarrerari dagokionez, udalak berak kobratuko du. Horretarako ezinbestekoa izango da izen-emate orrian kontu korronte zenbakia jartzea. 

Haur kopurua mugatua denez, izen emate hurrenkera errespetatuko da, ibartarrek lehentasuna izango dutelarik.

Hartu hemen izena emateko orria

 

OPORRETAN EUSKARAZ 2019

  • Seme-alaba bat: 59,48 € 
  • Bi senide: 87,24 € 
  • Hiru senide: 111,04 €
  • NOIZ: ekainaren 24tik uztailaren 19ra arte
  • ORDUTEGIA: 9:00etatik 13:00etara astelehenetik ostiralera. Egun batzuetan ordutegia luzatu daiteke, irteerak egiteko. 

 

Edozein zalantza izanez gero, honakoetara deitu edo idatzi behar da:

  • Euskara zerbitzua: euskara@ibarra.eus edo 943 673 827
  • Sportmadness: oporrakeuskaraz@gmail.com edo 627 882 485

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!