FC Barcelona sailkatu da Ibarran, Lauburu hirugarren

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 3a, 11:58

Espainiako Areto Futbol Txapelketako aurre kanporaketa jokatu da asteburuan Belabieta kiroldegian, kadeteen mailan.

Lau talde postu baten bila. Belabietan Espainaiko Txapelketaren aurre kanporaketa jokatu da asteburuan. Larunbatean eta igandean izan ziren partidak eta etxeko taldeak, Lauburu Ibarrak hirugarren amaitu zuen. FC Barcelona izan zen azken faserako txartela lortu zuena, jokatutako partida guztiak irabazita.

Lauburu KE Ibarrako kadeteek denboraldi handi baten ondoren Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuten. Aurre kanporaketa etxera ekarri zuten, gainera. Bi egunetan banatu zuten ligaxka, eta lehen jardunaldia larunbatean jokatu zen. Futbol Emotion Sala 10 taldea izan zen Lauburukoen lehen aurkaria. Partida 3-2 amaitu zen kanpokoen alde. Bigarren partida penaltietan irabazi zuten ibartarrek, Ribera De Navarraren aurka. Arauzko denbora banako berdinketarekin amaitu zen eta penaltietan 2-0 nagusitu ziren Lauburukoak. Sailkapen nagusirako, ordea, puntu bakarreko partida izan zen. Igandean, FC Barcelonaren aurka jokatu zuten ibartarrek. Ordurako guztia erabakirik zegoen, kataluniarrek partida guztiak irabazita azken faserako txartela eskuetan baitzuten. Kanpokoak nagusi izan ziren eta erraz irabaztea lortu zuten. Azken emaitza 1-14koa izan zen. Lauburu KE Ibarratik Bartzelonakoak zoriondu dituzte lortutako sariagatik.

Azken sailkapena

1. FC Barcelona               9 puntu

2 . Sala 10                        6 puntu

3. Lauburu KE Ibarra       puntu 1

4. Ribera de Navarra       puntu 1

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!