Inko Oruesagastik domina lortu du Euskadiko Amateur Txapelketan

Ataria 2019ko ekainaren 3a

Belabietako gimnastika taldekoak Durangon izan ziren; entrenatzaileak "oso pozik" geratu dira gimnastek egindako lanarekin.

Maiatzeko azken asteburuan Euskadiko Amateur Txapelketa jokatu zen Durangoko Landako Kirol Gunean. Belabietako jubenil A, Kadete K1 eta K2 taldeek parte hartu zuten bertan. Bakarka, aldiz, Kadete A mailan Inko Oruesagasti eta Kadete B mailan Olaia Garziarena eta Olaia Plazas lehiatu ziren. Belabietatik Inko Oruesagastiren lana azpimarratu dute, domina lortu baitzuen mazoekin, 3. sailkatuz, Guztira 9. postua lortu zuen. Kadete B mailan, Olaia Plazasek uztaian 12. egin zuen eta mazoekin 17. Olaia Garziarenak 17.a lortu zuen uztailan eta 15.a mazoekin. Taldeka, jubenil A mailan Belabietako taldeak 8. postua eskuratu zuen. Kadete K1ek 5.a eta kadete K2ak 22.a.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!