Landatu dituzte Ibarrako piperrak

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 31

Ibarrako Uzturpe Ikastolako DBH3ko ikasleek eta Gureak-eko erabiltzaileek piperrak landatu dituzte Molpoidon.

Beste urtebetez ere Molpoidora igo dira Uzturpe Ikastolako ikasleak eta Gureak-eko kideak, piperrak landatzeko asmoz. 789 taldeko kideek gonbidatuta, piperrari buruz gehiago ikasteko aukera izan dute: nondik datorrein, zein motatakoak dauden... Gainera, berrikuntza moduan, Ibarrako piperrarekin egindako piper hautsa dastatu dute eta txistorra janez hamaiketakoa ere egin dute. Indarrak hartuta, landaketari ekin diote 40 ikasle inguruk eta Gureak-eko lau erabiltzailek. Orain, uztailera arte itxarotea soilik geratzen da beraien lanaren fruitua ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!