Dozena bat musikari eta musika talde, Ibarrako Gazte Festetan

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 30a

Ostiralean 18:00etan lehertuko da txupinazoa eta sagardo dastaketarekin jarraituko du festak; igandean, gaztetxeko argazki zaharren erakusketa jarriko dute, gaztetxean bertan.

Hiru egun festan pasatzeko moduko egitaraua osatu dute Ibarrako Gazte Asanbladako kideek. Ostiralean hasiko dituzte Gazte Festak; 18:00etan jaurtiko dute txupinazoa eta igandera bitarte, sagardo dastaketa, jolasak, dantza emanaldia, kontzertuak eta beste antolatu dituzte.
Iganderako ekitaldi desberdin bat prestatu dutela azaldu dute antolatzaileek: «Zerbait berezia jarri nahi genuen, eta azken 25 urteetan gaztetxean jasotako argazkiekin erakusketa bat jarri eta pintxo-potea egingo dugu».

Egitaraua

Ekainak 7, ostirala
18:00. Txupinazoa.
Jarraian. Sagardo dastaketa, Bonberenea txarangak alaituta.
21:00. Afaria plazan.
22:30. Alurren dantza emanaldia.
23:30. Kontzertuak. Plazan:  The Bobby’s, Galtzagorriak eta Boot Boys taldeak. Gaztetxean: Eztena eta Estarlus taldeak, eta DJ Elepunto.


Ekainak 8, larunbata
11:00. Jolasak Gaztezuloren eskutik.
17:00. Alurren emanaldia.
Ondoren. Txokolatada eta tortilla, Sendi Ekintzaren partetik.
18:30. Burrunba elektrotxaranga.
21:00. Barrikotea.
22:30. Kontzertuak. Plazan: Rodeo, Ziakhus, Streetwise eta Kontuz! erromeriya. Gaztetxean: DJ Jotatxo.


Ekainak 9, igandea
18:00. Gaztetxeko argazki zaharren erakusketa  eta pintxo-potea.
Jarraian. Kontzertu akustikoa gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!