Loatzoko musika eskolako ikasleek emanaldia egingo dute, Ibarran

Ataria 2019ko maiatzaren 29a

Ostiral gaueko 20:00etan izango da emanaldia, Uzturpe ikastolako frontoian. Hain zuzen ere, ikastola horri laguntzea izango da helburua.

Uzturpe Ikastola diruz laguntzeko helburuarekin, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia izango da, ikastolako frontoian. Gainera, Alurr taldearen kolaborazioa ere izango dute, eta sarrerarengatik borondatea ordaindu beharko da. Horrez gain, bertan afaldu nahi dutenentzat, ogitarteko zerbitzua ere jarriko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!