Izaskungo jaiak ekainaren 8tik 10era ospatuko dituzte

Irati Saizar Artola 2019ko maiatzaren 29a

Hiru egunetako egitaraua antolatu dute Ibarrako Izaskun auzoko jaietarako; ekainaren 10a izango dute egun nagusiena.

Suziria ekainaren 8an lehertuko da Ibarrako Izaskun auzoan. Hiru egunez gozatzeko egitaraua antolatu du Izaskungo Festa Batzordeak. Ostiralean bertan hasiko dituzte ekitaldiak; poney eta zezen txikiekin emango diete festei hasiera.

Jaien egun nagusia, ordea, astelehenean izango dute. Hamaiketakoa, bertsolariak, Alurren dantza emanaldia eta erromeria izango dira, besteak beste.

EGITARAUA

Ekainak 8, larunbata

18:00. Jaien hasiera zezen txikiak eta poneyak Lopene ganadutegiaren eskutik.

Ondoren. Pintxo eta sagardo dastatzea.

Ekainak 9, igandea

12:00. Aizkolariak: Xabier Orbegozo Arria V.a eta Ruben Saralegi.

14:30. Herri bazkaria. Ondoren, Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia.

19:00. Puro Relajo taldearen emanaldia.

Ekainak 10, astelehena

10:00. Diana.

11:00. Meza nagusia.

12:00. Herri hamaiketakoa.

13:00. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano.

17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia.

Jarraian. Haurrentzako gozokiak.

18:30. Bertso saioa: Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano.

19:30. Erromeria Loatzo Musika Eskolako soinujoleen eskutik, eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!