Kultura eta gazteria arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Ataria 2019ko maiatzaren 28a

Ibarran kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileek eskatu ahalko dute, urte osoko programazio bat egiteko edo ekintza puntual baterako.

Kultura eta Gazteria arloko norgehiagokako diru laguntzen deialdia argitaratu berri du Ibarrako Udalak. Herrian kultura sustatzeko lan egiten duten elkarte eta eragileei zuzendutako diru-laguntzak dira eta bi modutakoak izan daitezke: urte osoko programazioa egiteko diru-laguntza edo ekintza puntual bat egiteko diru-laguntza.

Ibarran egoitza edo ordezkaritza iraunkorra duten eta irabazi asmorik gabeko izaera duten pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuek egin dezakete diru laguntza hauen eskaera. Jarraitu beharreko oinarriak eta eskaera orria Ibarrako Udalaren webgunean aurki daitezke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!