"Kapesnea hartu" eta finalera!

Erabiltzailearen aurpegia Ibarrako Mus Txapelketa Herrikoia 2019ko maiatzaren 22a

Ibarrako V. Mus Txapelketa Herrikoia ostiralean hasi zen. Gorka eta Xabi izan ziren txapeldunak. Amezketarrak eta anoetarrak Leire eta Pakito ibartarrei irabazi zien finalean. Antton eta Joseluk ere finalerako txartela lortu zuten.

Ostiralean, arratsaldeko sei t'erdietan, mugikorrean mezua jaso zuen Leirek: "Kapesnea hartu eta etxera?". 22:30ean Xepla Elkartean mus txapelketa hasi zen. 23 bikotek eman zuten izena, eta emakume bakarra Leire zen. Etxera berandu iritsi zen, baina sariarekin.

Ibarrako V. Mus Txapelketa Herrikoia ostiralean hasi zen. Lehen jardunaldia Xepla Elkartean jokatu zen. Uztailaren 19an, Izaskun Jatetxean jokatuko den finalerako hiru txartel banatu ziren; Gorka-Xabi, Leire-Pakito eta Antton-Joseluk lortu zituzten. Xeplako inskripzioaren %50a bertan banatu zen, eta beste erdia finalerako gorde zuten antolatzaileek. Jardunaldi bakoitzean horrela egingo dute, eta finalean, bildutako beste guztia banatuko da. Bigarren jardunaldia maiatzaren 24an jokatuko da, ostiral honetan, Arkaitz Azpi Tabernan. Izen ematea 22:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!