Kartzelaren gordina ezagutzen

Ataria 2019ko maiatzaren 21a

Boro kazetaria izan zen atzo gaztetxean, errepresioa eta sare sozialak gaia aztertzen. Armiarma operazioaz hitz egin zuen La Haine-ko kazetariak.

Ibarrako gaztetxean kartzela jardunaldiak antolatu dituzte aste honetan, gazte asanbladak eta amnistiaren aldeko mugimenduak elkarlanean. Atzo izan zen lehen solasaldia, eta gaur ekingo diote bigarrenari. Gaur, 18:00etan, Katia Reimberg preso ohia, emakumea eta kartzelaren inguruan arituko da.

Ostegunean, Segoviako ihesaldia dokumentala eskainiko dute, 19:30ean. Larunbatean, berriz, sistema kapitalistan kartzelak dituen funtzioak izango dituzte hizpide, 11:30ean, eta bazkaria egingo dute ondoren, Xeplan. Tiketak Atarin eta Zubiaurren eskura daitezke, 8 euroren truke. 17:30ean, mahai ingurua izango dute, Xeplan bertan, herriko preso ohien esperientzia partekatzeko. Iluntzean, afaria izango dute gaztetxean, eta gauean zehar Selektorsk taldearen musika entzun ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!