Leaburu eta Ibarra batzen dituen bidea berritu dute

Ataria 2019ko maiatzaren 17a

Ibarratik Leaburu eta Gaztelura doan bide bat berreskuratu du udalak eta, zolaketa lanak eginda, erabilgarri jarri dute.

Ibarrako Udalak Leaburu Ibarrarekin lotzen duen herri bidea berreskuratu du, eta oinezkoentzat erabilgarri dago, dagoeneko. Udalekoek azaldu dutenez, duela urte batzuk, Leaburura eta Gaztelura joateko bide bakarra omen zen, GI-3212 errepidea egin arte.

Erabilera ezak bidea desagertzea ekarri zuen, eta udalak biztanle-gune gisa berreskuratu nahi izan du, Emeterio Arrese 8 kalearen atzetik irteten den bide hori. «Oinezkoek euren aisialdi modura erabil dezaten nahi dugu eta, bestetik, GI-3212 errepideak oinezkoentzat sor ditzakeen arriskuak ekidin nahi ditugu, auto ugari ibiltzen baita bide horretan, eta ez baitago espaloirik», azaldu dute.

Herri-bidea berreskuratzeko lanetan, zolaketa lanak, seinaleztapenak, euri uren bideratzeak, inguruak txukuntzea eta argiteria egokitu dituzte. Proiektu horren bitartez hainbat helburu lortu ditu udalak: «Berreskuratzeaz gain, herritarren mugikortasuna hobetu eta arriskuak ekiditea bultzatu dugu, baita herritarren bizi kalitatea hobetzea ere».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!