Ostiralean emango diote hasiera Ibarrako V. mus txapelketari

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Uztailera bitarte, mus txapelketa herrikoia jokatuko da Ibarrako elkarte eta tabernetan. Uztailaren 19an izango da finala, Izaskun Jatetxean.

Ostiralean emango diote hasiera Ibarrako V. mus txapelketa herrikoiari. Xepla elkartean izango da lehen partidak jokatzeko aukera, 22:00etatik aurrera.

Partidak lau erregetara jokatuko dira, hiru ustel eta sei hamarrekotara. Txapelketan parte hartzeko, bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta azken erabakia antolatzaileek izango dute. Kanporaketetan, lehen postua eskuratzen dutenek inskripzioen %50a jasoko dute, eta bigarren egiten dutenek taberna bakoitzak jartzen duena irabaziko dute. Finalean, berriz, kanporaketa guztietan jasotako diruaren %50a banatuko da lehen 6 bikoteren artean, eta horrez gain, sari gehiago ere egongo dira. 

Hona hemen datozen asteetarako hitzorduak:

  • Maiatzak 24, ostirala, 22:00etan, Arkaitz Azpi tabernan
  • Maiatzak 31, ostirala, 22:00etan, Gaztelubide tabernan
  • Ekainak 8, larunbata, 16:00etan,  Txumitxa tabernan
  • Ekainak 15, larunbata, 16:00etan, Danon Txokoa tabernan
  • Ekainak 21, ostirala, 22:00etan, Karlatz garagardotegian
  • Ekainak 28, ostirala, 22:00, Zubiaurre tabernan
  • Uztailak 5, ostirala, 22:00etan, Galtzaundi tabernan
  • Uztailak 12, ostirala, 22:00etan, Alai tabernan
  • FINALA: Uztailak 19, ostirala, 22:00etan, Izaskun Jatetxean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!