Txori habien gainbegiraketa egin dute Uzturpe Ikastolako ikasleek

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 6a

Uzturpe Ikastolako ikasleek aukera izan dute, iaz kokatutako hamar habiren bidez, hegaztiei jarraipena egiteko.

2018ko udaberrian, “Txori habiak eraikitzeko eta kokatzeko tailerra” eman zuen Ibarrako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, Uzturpe Ikastolan. Orduan, hamar habi eraiki eta kokatu zituzten, herriko hainbat zuhaitzetan, LH6ko ikasleek. Horiei esker, esaterako, txantxangorrien, txonten, enaren, txolarreen, okil berdeen edo kaskabeltzen ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute.

 

Habi kaxa hauek kokatzearekin, espezie horiek errekuperatzea dute helburutzat. Izan ere, zenbait hegaztik populazioaren jaitsiera jasan du azken hamarkadetan, beraien bizilekuak degradatu dituztelako zuhaitzen mozketen, pestiziden edo baimenik gabeko ehizaren ondorioz. Hori dela eta, hegazti batzuek zailtasunak dituzte beraien habiak eraikitzeko leku aproposak aurkitzeko.

 

Hegaztiei laguntzearekin batera, ikasteko aukera ere eduki dute Uzturpe Ikastolako ikasleek. Izan ere, duela urtebete kokatutako habi kaxak gainbegiratu eta aukera izan dute, besteak beste, espezieen jarraipena egiteko, euren ohiturak ezagutzeko eta nola ugaltzen diren jakiteko.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!