Ibarrako jai-egitaraurako bozeto lehiaketa martxan dago

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 3a

Lanak ekainaren 14a baino lehenago aurkeztu beharko dira Ibarrako Kutur Etxean.

2019ko Sanbartolomeak gerturatzen ari direla eta, jai egitaraurako marrazkiak aukeratzeko lehiaketa egingo dute Ibarran. Gaia librea izango da, baina aurkeztutako lanek "Sanbartolomeak 2019" adierazpena eta Ibarrako armarria (edo hori jartzeko lekua) eduki beharko dituzte. Gainera, ezingo dute jarri egilearen izenik edo bestelako adierazpenik.

Lanak aurkezteko aukera izango dute Ibarran bizi edo ikasten duten haurrek. Bi kategoriatan banatuko dituzte: LH1etik LH6rako ikasleak eta DBH1ekoak eta DBH2koak.

Elaborazio teknika librez egindako lanak aurkeztu beharko dira. Marrazkien formatuari dagokionez, berriz, A4 neurrikoak izango dira eta antolaketa bertikala edukiko dute.

Bozetoa gutun-azal itxi batean entregatu beharko da eta egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data, ikastetxea eta kurtsoaren datuak jarri beharko dira.

Lanak ekainaren 14a baino lehenago Ibarrako Kultur Etxean entregatu beharko dira. Abuztuan jakinaraziko da Festa Batzordeak izendatzen duen epaimahaiak emandako epaitza, eta irabazleei aurretik jakinaraziko zaie.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!