Bizkaitarrak gehiago izan dira

Ataria 2019ko maiatzaren 1a

None
None
None
None
None

5 Kirol txapelketa berriaren finala jokatu da gaur Bizkaia frontoian. Ibarran bizi den 'Arria V.a' eta Jokin Eizmendi zarauztarra, batetik, eta Aitzol Atutxa dimoztarra eta Inhar Urruzuno ondarroarra, bestetik, aritu dira lehian. Aizkoran, harri-jasotzen, txingetan, ingudearekin eta trontzan aritu dira. Bizkaitarrek irabazi dute txapelketa, guztira 41.17ko denbora eginez; gipuzkoarrek 45.35ko denbora egin dute.

Bost herri kirol horiek bata bestearen atzetik egitea "oso gogorra" dela azaldu du Xabier Orbegozo Arria V.a-k: "Aizkoran hasten gara betetzen eta pixkana gehiago betetzen joaten zara. Proban beti atzetik joan gara, beti besteak harrapatu nahian, eta azkenean lanik txarrena trontzan egin dugu, baina aurretik egindako esfortzu guztiarengatik". Trontzan egin beharreko azken lan horretara abantailarekin iritsi dira Atutxa eta Urruzuno, gainera osoago ikusten zitzaien, eta hor errematatu dute finala.

Bestalde, Garazi Arruti eta Nerea Egurrolak marka saiakera egin dute 5 Kirol txapelketaren jaialdian. 2006ko uztailan Xanta Sousak lortutako marka hobetzen saiatu dira, baina ez dute lortu. Sousak 55 plaza egin zituen esku bakoitzean 25 kiloko txingekin, eta gaurko saiakeran Egurrolak 51 plaza egin ditu eta Arrutik 29 plaza eta 25,30 metro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!