Maiatzaren 9an erromeria eguna ospatuko dute Bizi Nahi elkartekoek, Izaskun auzoan

Ataria 2019ko apirilaren 26a

Egun osorako egitaraua osatu dute Ibarrako Bizi Nahi elkarteko kideek; erromeria eguna ospatuko dute Izaskun auzoan.

Maiatzaren 9an erromeria eguna ospatuko dute Bizi Nahi elkarteko kideek Izaskun auzoan. Honako egitaraua antolatu dute:

11:30. Autobusaren irteera.

11:45. Gizonen toka jaurtiketa.

12:15. Emakumeen toka jaurtiketa.

13:00. Meza, hildako bazkideen alde.

14:00. Bazkaria Izaskun Jatetxean. Ondoren, dantzaldia.

19:00. Festaren amaiera eta itzulerarako autobusa.

Bazkarirako txartelak, 25 euroren truke eskura ditzakete bazkideek, eta 30 euroren truke bazkide ez direnek. Honakoa izango da menua: Legatz eta pikillo budina, ganba nahaskia, legatza edo entrekota, tarta eta izozkia, kafea eta edaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!