Ohiko udal osoko bilkura, astelehenean, Ibarran

Ataria 2019ko apirilaren 25a

Apirilaren 29an, astelehenean, 13:00ean egingo dute osoko bilkura Ibarrako udalean.

Besteak beste, honako gaiak aztertuko dituzte:

  1. Ibarrako kale garbiketa zerbitzuaren kontratazioa egiteko plegu administratibo eta teknikoen onarpena.
  2. Tolosaldeko emakumeen etxearen egitasmoa onartzeko eta hura garatzeko deklarazio instituzionala.
  3. Tolosaldeko Euskararen mahaiaren inguruko konpromiso adierazpena.
  4. 2019ko maiatzaren 26an ospatuko diren europear eta tokiko hauteskundeetan mahaietan egoteko zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!