Ibarraska, 1.500 euro jokoan

Ataria 2019ko apirilaren 11

Ibarrako merkatariek Ibarraska kanpaina jarri dute martxan. Kanpainan parte hartu duten dendetan erosketak eginda, 1.500 euroko txekea eskura daiteke, Mira bidaiak agentzian erabiltzeko.

Erosketa bakoitzeko, Ibarraska bat emango dute dendariek, karraskatu eta egiaztatu egin beharko da saria tokatu den edo ez. «Zenbat eta gehiago erosi, orduan eta aukera gehiago egongo da sariduna izateko», azaldu dute antolatzaileek. Kanpainak saria atera arte iraungo du.

Hona hemen kanpainan parte hartu duten saltokien zerrenda: Leina estetika zentroa, Karlatz garagardotegia, Optika Ibarra, Oramahai Makiu, Bikoitz arrandegia, Joakin Tolosa harategia, Bitxori, Danon Txokoa taberna, Mapfre, J.M. Barriola harategia, Eko Tolosa, Oreka belardenda, Errotatxo okindegia, Elduaran hortz klinika, Ibarra altzariak, Eugenio Uranga harategia, Ibarburu janaridenda, Lurdes liburudenda, Xabi Errazkin harategia, Goxobi, Kiribil ileapaindegia, Q Aliment, Tarukutraku, J.B. Barriola harategia eta Izarra Garajea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!