Gimnastika erritmikoko eskola txapelketa egin dute Belabietan

Ataria 2019ko apirilaren 5a

Belabieta kiroldegian eskolako B mailako txapelketa egin zuten, aurreko igandean, Belabieta Kirol Klubak eta Gipuzkoako Gimnastika Federazioak antolatuta.

Belabietako gimnastek parte hartu zuten: alebin mailan, Laskorain eta Herrikide taldeek 12. eta 10. postuak lortu zituzten, eta Uxue Estibarizek sokarekin 4.a egin zuen. Infantil B mailan, Belabieta 2 taldea 7.a sailkatu zen eta Belabieta 1 taldeak 10. postuan bukatu zuen.

Bakarkako lanean Alaitz Agirrek 7.a, Aitana Manterolak eta Uxue Begiristainek 8.ak, Nagore Imazek eta Haizea Telleriak 9.ak eta Lucia Gastearenak eta Laida Balerdik 17.ak bukatu zuten. Agirre, Manterola eta Begiristain, eta Imaz eta Telleria, Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira. Arratsaldean, Belabietako benjaminek ere topaketan parte hartu zuten: Uzturpe, Samaniego, Muñagorri eta Lizartza Herri Eskolako taldeek, eta Aroa Usonek pilotarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!