Logroñora eta Benidormera irteerak antolatu dituzte Bizi Nahi elkartekoek

Ataria 2019ko apirilaren 2a

Apirilaren 13an Logroñora egun pasa antolatu dute, eta ekainaren 2tik 14ra bidaia prestatu dute Benidormera.

Apirilaren 13an, larunbatean, 9etan abiatuko dira Ibarratik. Lehen geldialdia Garesen egingo dute, eta jarraian, Logroñora joango dira. Bertan bazkalduko dute, Bufett Tropico jatetxean. Bueltakoan, Lizarran geratuko da. Egun pasa, 25 euroren truke egin dezakete bazkideek, eta bazkide ez direnek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez direnek, apirilaren 3tik aurrera izango dute apuntatzeko aukera, 11:00etatik aurrera.

Bestalde, Benidormerako bidaia antolatu dute, ekainaren 2tik 14ra. Fenicia Hotelean geratuko dira, mantenu osoa izango dute. Guztira, 612 euro ordaindu beharko dira. Apirilaren 3tik aurrera egongo da apuntatzeko aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!