Elkartasun Eguna ari dira ospatzen Ibarran

Ataria 2019ko martxoaren 30a

Euskal presoak gogoan dituztela egin dute gaur eguerdian ekitaldia Ibarrako plazan. Eguerdian herri bazkarian bildu dira bertaratutako herritarrak.

Euskal preso eta iheslaririk gabeko herria da Ibarra joan den martxoaren 11tik, orduan geratu baitzen aske Maite Aranalde herritarra. Poza adierazi dute horregatik Elkartasun Egunaren barruan plazan egin duten ekitaldi nagusian. Kantuak, dantza eta opariak izan dira oholtza gainean eta bertara gerturatu diren eskualdeko ehunka herritarrek, oraindik ere, espetxean jarraitzen duten presoak hartu dituzte gogoan.

Ekitaldiaren ondoren, herri bazkaria egin dute Ibarrako plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!