Zuhaitz Eguna ospatzen ari dira Ibarran

Ataria 2019ko martxoaren 29a

Uzturpeko ikasleak San Inazio eta Azkue auzoetan ibili dira ikasleak, zuhaitzak landatu eta babesteko materialak jartzen.

San Inazio auzoan eman diete hasiera Uzturpe Ikastolako ikasleek Zuhaitz Egunari. San Inazio 8 etxebizitzaren atzealdean, bidegorriaren ondoan, loretoki berri bat jarri du udalak, eta Ainhoa Alonso Ibarrako Udaleko ingurumen teknikariak eta Arkaitz Fraile zinegotziak eman dituzte beharrezko azalpenak. Lorezainen laguntzaz, LH3 eta LH4 mailako ikasleek 23 zuhaitz landatu dituzte.

Bestetik, Azkue kaleko 01087 lursailean, pinudia zegoen sailean, Chataignier Ederra motako zuhaitzak landatu dira, aurrez, hazia zabaltzen joateko. Gaztainondo mota hori, gaitzak jotzen ez duen mota bat da. Gaur, ordea,  Uzturpeko LH 5 eta LH6 mailako ikasleek zaku bana jarri diete eguzki izpietatik babesteko. Izan ere, eguzki izpiek azala erretzen diete eta altxa egiten zaie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!