Zuhaitz Eguna ospatuko dute, bihar, Ibarran

Ataria 2019ko martxoaren 28a

Uzturpeko ikasleen laguntzaz, Zuhaitz Eguna antolatu dute biharko. San Inazio eta Azkue auzoetan ibiliko dira ikasleak, zuhaitzak landatu eta babesteko materialak jartzen.

San Inazio auzoan hasiko dira Zuhaitz Eguna ospatzen. San Inazio 8 etxebizitzaren atzealdean, bidegorriaren ondoan, loretoki berri bat jarri du udalak. Zuhaixka batzuk landatu nahi dituzte eta LH3 eta LH4 mailako ikasleak arduratuko dira lan hori egiteaz. 10:00etan ekingo diete lanei.

Bestetik, Azkue kaleko 01087 lursailean, pinudia zegoen sailean, Chataignier Ederra motako zuhaitzak landatu dira hazia zabaltzen joateko. Gaztainondo mota hori, gaitzak jotzen ez duen mota bat da. Orain, ordea, zaku bat jarri nahi zaie eguzki izpietatik babesteko. Izan ere, eguzki izpiek azala erretzen diete eta altxa egiten zaie. Zakuak jartzeko, beraz, Uzturpe Ikastolako LH 5 eta LH6 mailako ikasleen laguntza izango dute, 11:15etik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!