2019/03/29 10:00
Uzturpeko ikasleekin egingo dute Zuhaitz eguna.
10:00. San Inazio 8 etxebizitzaren atzealdean, bidegorriaren ondoan, loretoki berri bat jarri dute. Zuhaixka batzuk landatu nahi dituzte bertan, eta LH 3 edo 4. mailako ikasleen laguntzarekin.
11:15. Azkue kaleko 01087 lursailean (pinudia zegoen lursaila) Chataignier Ederrak landatu dituzte, hazia zabaltzen joateko. Gaztainondo mota horri gaitzak erasotzen dio. Orain, zakua jarri nahi diete eguzki izpietatik babesteko, eta zaku horiek jartzeko Uzturpe Ikastolako LH 5 edo 6. mailako ikasleen laguntza izango dute.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?