Argiteria publikoko kobre kableatua lapurtu dute Ibarran

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Hiru urtetan, hiru aldiz lapurtu dute argiteria publikoko lur guneetako kobre kablea. Udalak laguntza eskatu die herritarrei berriro gauza bera gerta ez dadin.

Argiteria publikoko kobre kableatuaren lapurretaren berri eman du Ibarrako udalak. Hiru urtetan, hiru aldiz egin dute lapurreta bera. Bi alditan, herri osoan zehar egin dira lapurreta horiek. Ibarrako Udalak, herritarrei gertatutakoaren berri emateaz gain, laguntza eskatu dute halako jazoerak berriro gerta ez daitezen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!