Belabietakoak, bosgarren Donostian

Tolosaldeko Ataria 2019ko mar. 21a, 19:57

Belabietako gimnastek parte hartu berri dute, Donosti Klubak antolatutako torneoan. Bertan maila handiko gimnastak aritu ziren, eta Belabietako jubenil A taldeak parte hartu zuen, bosgarren postua lortuz.

Bestalde, datorren igandean, martxoak 24, Ibarrako Kiroldegian egingo dute, amateur eta eskolarteko A mailako 2. fasea. Goizean Belabieta Kirol Klubeko jubenil A, kadete K1 eta K2 taldeek parte hartuko dute, eta bakarkako lana Laia Ortizek zintarekin eta Inko Oruesagastik mazoekin egingo dute. Arratsaldean, berriz, eskolarteko A mailako alebin eta infantilak eta kadete eta jubenil B mailakoak arituko dira. Belabieta Klubetik Olaia Garziarenak, Olaia Plazasek, Eider Lasartek eta Maddi Iguaranek parte hartuko dute. Goizean, txapelketa 09:50ean hasiko da eta, arratsaldean, 16:20ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!