Festak antolatzeko lehen bilera, martxoaren 26an

Ataria 2019ko martxoaren 21a

Festa Batzordeak deituta, herriko jaiak antolatzeko lehen bilera egingo da martxoaren 26an, 19:30ean, udaleko batzar aretoan.

2018ko jaien balantzea egin eta aurtengo festak antolatzen hasteko lehen bilera egingo dute datorren asteartean. Iazko jaien likidazio ekonomikoa egingo dute lehenik, eta, ondoren, aurtengo festen egunak zehaztuko dira. Jaietako ardurak ere azalduko dira; txupinazoa haurren kuadrillak botako du, kuadrillen bazkaria "B"eroak taldearen esku geratuko da eta piperraren erreketa Lasai earren taldeak antolatuko du. Horren ostean, galdera eta eskarien txanda irekiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!