Belabietakoak "oso ondo" aritu dira I. Itsaslur Torneoan

Ataria 2019ko martxoaren 15a

Aurreko asteburuan Santurtziko Mikel Trueba Kiroldegian Itsaslur Klubak I. Itsalur Torneoa antolatu zuen, eta bertan Belabieta Kirol Klubak parte hartzeko gonbidapena jaso zuen.

Belabieta Kirol Klubetik ondorengoek parte hartu zuten: kadete K1 taldea, jubenil A1 taldea, Inko Oruesagasti eta Olaia Garziarena. Kadete taldeak 6. postua eskuratu zuen, jubenil taldeak 8.a, Inko Oruesagastik 6.a eta Olaia Garziarenak 8.a.
 
Hurrengo txapelketa martxoaren 16an izango da, Donosti Klubak antolatzen duen torneoa, bertan jubenil A1 taldeak parte hartuko du.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!