Hautesle errolden zerrendak ikusgai, martxoaren 18ra arte

Ataria 2019ko martxoaren 14a

Indarrean dauden hautesle errolden zerrendak ikusgai jarri dituzte, udal bulegoetan, martxoaren 18ra bitarte.

Egun horretarako aurkeztu ahalko dira erreklamazioak. Bestalde, aurreko hauteskundeetan Ibaigain 6. zenbakiko lokalean botoa eman zutenek, 1. eta 3. ataletako hautesleek, apirilaren 28ko hauteskundeetan Ibaigain 4. zenbakian dagoen Txontxo lokalean egin beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!