Martxoaren 8aren harira hainbat ekitaldi egin zituzten Ibarran: kotxe karabana, manifestazioa edo afaria. Igandean, hainbat emakume Donostiara joan zen Lilatoian korri egitera. Bihar, berriz, berriro elkartzeko deia egin dute ibartarrek, M8-aren balorazioa egiteko.